Ereintzak Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa antolatu du beste behin

Errenteri hiria ipuin lehiaketaHogeita hamahirugarren aldiz, Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa antolatu du Ereintza Elkarteak Errenteriako Udalaren babesarekin. Lehiaketan euskaraz zein gazteleraz idatzitako ipuinek parte har dezakete eta partaide bakoitzak gehienez 3 ipuin aurkez ditzake.

Sariak ere hizkuntzaren arabera banatuko dituzte. Hala, euskarazko ipuinentzat hiru sari egongo dira: 950 euro jasoko ditu lehenengo sariaren irabazleak, 400 euro 25 urtetik beherako egilearen saridunak eta herriko ipuin onenak 210 euroko “Joxan Arbelaiz” saria jasoko du. Gazteleraz idatzitako ipuinetan, ordea, bi sari emango dituzte: lehenengo sariaren irabazleari 950 euro eta herriko idazle onenak “Joxan Arbelaiz” saria jasoko du, 210 euro.

Euskaraz idatzitako originalak jasotzeko epea azaroaren 10ean bukatuko da eta gaztelerazkoak onartzekoa irailaren 15ean. Lanak ipuinak.ereintza@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte egileek.

Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren oinarriak