Liburutegia zabalik astelehenetik aurrera

LiburutegiaAstebete itxita egon ondoren, astelehenean, hilak 19, zabalduko ditu ateak berriro Udal Liburutegiaren helduen sailak, udako ordutegi bereziarekin: 8:00etatik 14:30era. Haur Liburutegiak, ordea, itxita jarraituko du abuztuan.

Bi sailetan mailegurako baldintzak aldatu egin dituzte. Bazkide txartel bakoitzeko sei liburu ere hartu ahal izango dituzte erabiltzaileek, hilabete bateko epearekin, betiere aldez aurretik eskatuta. Bazkide diren haurrentzako, abuztuan zehar, mailegu sorta bat eskainiko dute helduen liburutegian.