Lousadatik etorritako 36 gazteri harrera egin diete gaur udaletxean

Lousadako gazteakErrenteriarekin senidetuta dagoen Lousadako (Portugal) 36 gazteri harrera ofiziala egin diete gaur goizean udaletxeko Areto Nagusian udalbatzako ordezkariek. Gazteak Belabaratzen daude udako kanpamenduaz gozatzen hilaren 17tik eta datorren asteartean, hilak 27, egingo dute etxera bueltako bidaia.

Alazne Korta alkateordeak ongietorria egin die hasteko eta bai Errenterian eta baita Lousadan ere antolatzen diren udalekuekin “bi herrien arteko harreman berezia estuagoa” bihurtzen dela adierazi du.

Unai Unsuain Gazteria zinegotziak esker ona azaldu nahi izan die gazteei “gure herrira etortzeagatik” eta ondoren, zinegotziek, oroigarri txiki bat banatu diete guztiei.

Harrera ondoren, San Marko Gotorlekua ezagutzeko bisita gidatua egitera joan dira.