Xenpelar bertsolaria omentzeko eskultura egiteko lehiaketako lanak astelehenean zabalduko dituzte

xenpelar Errenterian 1835eko urtarrilaren 12an jaio zen Xenpelar bertsolaria omendu eta begirunea erakusteko, Errenteriako Udalak  “Xenpelar bertsolaria omentzeko eskultura edo monumentua egiteko lehiaketa publikoa” jarri zuen abian martxoan.

Proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 19ra arte egon da irekita eta orotara, 15 lan aurkeztu dituzte.

Datorren irailaren 2an, 8:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan, aurkeztutako proposamenak jendaurreko ekitaldian zabalduko dira, nahi duenak joateko aukera izan dezan.