Abian da “Errenteria Hiria” Film Laburren lehiaketa

Film laburren lehiaketaHemezortzigarrenez antolatu du Kultura Departamentuak aurten, “Errenteria Hiria” Film Laburren lehiaketa, bereziki, eskualdeko gazteen artean ikus-entzunezko artea sustatu eta lantzeko helburuarekin. Hala ere, lehiaketan edonork, mugarik gabeko adinarekin, har dezake parte.

Lanak Errenteriako Udaletxeko Sarrera Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dituzte egileek eta epea urriaren 4an amaituko da. Lanaren zuzendaria joko da egiletzat.

Gainera, hautatutako lanak, azaroaren 8, 9 eta 10ean egingo duten jaialdian izango dira ikusgai.

Informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek  943 44 96 34 telefono zenbakira deitu dezakete.

“Errenteria Hiria” XVIII. Film laburren lehiaketaren oinarriak

Sariak

  • Zuzendaritza onenari saria: 1.000 euro, diploma eta trofeoa.
  • Animaziozko film labur onenari saria: 600 euro, diploma eta trofeoa.
  • Fikziozko film labur onenari saria: 600 euro, diploma eta trofeoa.
  • Film labur dokumental onenari saria: 600 euro, diploma eta trofeoa.
  • Publikoaren saria: 300 euro diploma eta trofeoa.
  • Euskarazko lan onenari saria: 600 euro eta diploma.
  • Oarsoaldeko onenari saria: 300 euro, diploma eta trofeoa, betiere aurreko sariren bat jaso ez badu.
  • Gazte saria (16 eta 25 urte bitarteko egileak): 600 euro, diploma eta trofeoa.
  •  Aipamen berezia eta trofeoa aktore eta aktoresa onenari: diru-saririk gabekoa