Garbiketa eta mantentze-lanak direla eta itxita egongo da Fanderiako igerilekua

fanderiapiszinakUrtero bezala, osasun araudia betetzeko eta egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze-lan direla eta, irailaren 9tik 22ra, biak barne, Fanderiako Udal Igerilekua itxita egongo da.

Igerilekua erabat hustu eta garbitu egingo dute egun hauetan eta, horretaz gain, legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak eta ohiko iturgintza eta igeltserotza lanak ere egingo dituzte.

Egun horietan Galtzarabordako Udal Kiroldegia ohiko ordutegian egongo da irekita, igerileku eta fitness zerbitzuak eskainiz. Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren bazkideek sarrera librea dute jarduera horietara.

Bestetik, izen-emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran egin ahal izango dituzte herritarrek edo bertako 943 44 96 90 telefonora deituta.

Era berean, Udal Kirol Patronatuak Kaputxinoetako igerilekuetako udako denboraldia luzatu egin dutela eta ondorioz, irailaren 15ean, igandea, amaituko dela gogorarazi nahi die erabiltzaile guztiei.