Gorbeiatik Izarrarako bidea egingo du Urdaburuk

urdaburuUrdaburu Mendizale Elkarteak  Artzaintzaren bidea edo GR-282ren 5. etapa egingo du datorren igandean, hilak 8, Gorbeiako parketxetik Izarrara hain zuzen. Ibilbidean zehar Txintxularra (845) mendia eta Altube mendatetik igaroko dira.

Guztira, 4 ordu eta erdi inguruko ibilbidea egingo dute, 15 kilometroko luzeeraz eta 400 metroko desnibelaz.

Irteera Iztietako autobus geltokitik egingo dute 7:00etan. Izena emateko Urdaburu Elkarteak Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzara  joan daitezke interesdunak gaur, osteguna, 20:00etatik 21:30era, edo 943527879 telefonora hots egin, ordutegi berean.