Txupinazoak emango die hasiera bihar Agustinetako jaiei

Agustinetako jaiak_kartelaBihar hasi eta igandera arte ospatuko dituzte jaiak Agustinetako auzotarrek eta adin guztietarako egitarau zabala prestatu du jai batzordeak hiru egun hauetarako.

Batzordeak, gainera, eskerrak eman nahi dizkie “egun berezi hauen prestakuntzarako” laguntza eskaini dieten pertsona eta establezimenduei eta jai zoriontsuak opa nahi dizkie bizilagun guztiei.

Agustinetako jaien egitaraua

Irailaren 6, ostirala

  • 17:00etan: Haur-jolasak moran tabernako plazan Iker Rodriguezen musikak alaiturik.
  • 19:00etan: Jaiei hasierako emateko txupinazoa.
  • 19:30ean: Pintxo-potea auzoko tabernetan zehar Jatorrenak txarangak alaiturik.
  • 22:00etan: Eguraldiak lagunduz gero, zinea aire librean Auzo Elkartearen plazan.
  • 22:30ean: Agustinas tabernan mus txapelketa (tabernan bertan apuntatu).
  • 23:30etik 01:30era: Auzoko tabernetan musika.

Irailaren 7, larunbata

  • 9:00etan: Auzoko kaleetan zehar diana txistulariekin.
  • 11:00etan: Salsa eta Kizonba dantza-erakustaldia Peparen eta Kikeren taldearen esku Auzo Elkartearen plazan.
  • 11:00etatik 12:00ak arte: 12 urte arteko neska-mutilentzat marrazki lehiaketa Auzo Elkartearen plazako arkupetan. Marrazkian bertan egin beharko dituzte han bertan banatuko duten materialerekin.
  • 11:00etatik 14:00ak arte: Gaztelu puzgarriak eta Battlefield (Laser bataila) Markola eskolako patioan.
  • 11:30ean: 15 urte arteko neska-mutilentzako Futbito Txapelketa Markola atzealdean (parke berrian). Izen-ematea momentuan egin beharko dute parte-hartzaileek.
  • 12:00etan: Toka Txapelketa Markola kalean, Kutxako kutxazainaren ondoan (euria eginez gero, Auzo Elkartearen plazako arkupetan). Izen-ematea momentuan egin beharko dute parte-hartzaileek.
  •  15:30ean: Ondara tabernan Tute Txapelketa (parte hartu nahi dutenek tabernan bertan eman beharko dute izena).
  • 16:00etatik 20:00etara: Gaztelu puzgarriak eta Battlefield (Laser bataila) Markola eskolako patioan.
  • 17:00etan: Haurrentzako Korri, Xalto eta Brinko pailazoak Auzo Elkartearen plazan. Ondoren, txokolatada. Euria eginez gero, Auzo Elkarteko gimnasioan.
  • 19:00etan: Sabel dantza Auzo Elkartearen plazan.
  • 21:00etan: Auzo afaria: bertan egindako paella erraldoia, postrea, sagardoa eta kafea.
  • 23:30etik 03:00etara: Auzo Elkartearen plazan Disko-Festa Iker Rodriguezen eskutik.

Irailak 8, igandea

  • 11:00etan: Pala Txapelketa R. M. de Azkue kaleko frontoian (izen-ematea Auzo Elkarteko tabernan).
  • 12:00etan Babes Zibilak antolaturiko Bideko Segurtasun Zirkuitoa eta Apar Festa Markola eskolako patioan.
  • 13:30ean: Patata Tortila Txapelketa Auzo Elkartearen plazan. Osagaiak: patata, arrautza, olioa eta gatza.
  • 17:30ean: Tanborrada auzoko kaleetan zehar Jatorrenak txarangaren laguntzarekin. Jarraian, merienda Auzo Elkartearen plazan.
  • 19:30ean: Lehiaketa eta txapelketetako Sari Banaketa Auzo Elkartearen plazan. Ondoren, txupinazoa jaiei amaiera emateko.