Deskontuak Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetan alta egiterakoan

ServiocioGaltzarabordako Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuen instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresak harpidetza berriak egiteko “Eskuratu ehunekoren bat” izeneko kanpainari eman dio hasiera. Horren helburua udaldiaren ondoren herritarrak aktibatzea da.

Serviocio enpresatik azaldu dutenez, irailaren 9tik eta urriaren 6ra bitarte Errenteriako udal kirol instalazioetan alta egiten duten pertsona guztiei deskontua aplikatuko diete matrikula osoaren kopuruan eta lehenengo hilabetearen kuotan: “Deskontua kalkulatzeko prozedura oso erraza da: erabiltzaileei alta egitera bertaratzen direnean txartel bat emango diegu eta bertan azaltzen den deskontua izango da aplikatuko dieguna, %10 eta %60 birtatekoa hain zuzen ere”. Hala, bazkide berriek 40 euro ere aurreztu ahal izango dituzte, kasu batzuetan.

Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren 943 449690 telefono zenbakira edo Fanderiako Udal Igerilekuen 943 344423 zenbakira dei dezakete interesdunek.