Hasi dira dagoeneko fisioterapia zerbitzuak Galtzarabordako Kiroldegian

Galtzarabordako kiroldegiaGaltzarabordako Udal Kiroldegian fisioterapia zerbitzuak dagoeneko hasi dira. Ohiko zerbitzuak eskaintzen dira, hala nola kirol lesioen tratamendua, giharreak berreskuratzekoa, lepo-minak, lunbalgiak, eskuz egindako drainatze linfatikoa… Horiekin batera “Erditzerako prestaketa fisikoko ikastaroa” eta “Erditu ondorengo tratamendurako gimnasia abdominal hipropesiboa” eskainiko dituzte, Olatz Oliveri kirol zentroko fisioterapeutak zuzenduta.

“Erditzerako prestaketa fisikoko ikastaroa”, ohikoak diren erditu aurreko eskolak ariketa leunekin osatu nahi dituzten emakumeei bideratuta dago, haurdunaldiaren azkeneko asteetara eta erditzera baldintza fisiko hobeetan iritsi daitezen.

Antolatzaileek adierazi dute parte hartzaileek egingo dituzten jarduerek jarrera-higienea eta egitura anatomikoen kontzientzia hartzen laguntzen dutela: “onura ekartzen die bizkarrezurraren mugikortasunari, gorputz adarrei eta pelbisari”.

Gimnasia abdominal hipropesiboa, berriz, programa terapeutikoa da eta erditu ondorengo fasean sabelaldea eta zoru pelbikoa tonifikatu nahi dituzten emakumeei bideratua dago.

Fisioterapia zerbitzua astelehenetan, 16:00etatik 19:45era; asteazkenetan, 15:15etik 19:45era eta ostiraletan, 9:15etik 12:15era eta 16:00etatik 18:45era eskaintzen dute

Interesdunek Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren harreran eman dezakete izena eta argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 90 telefono zenbakira dei dezakete.