Sorosle eta sorospen ikastaroa antolatu du DYAk Errenterian

DYA GipuzkoaDatorren astelehenean, hilak 16, Errenterian Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaro berri bati hasiera emango dio DYA Gipuzkoak.

Ikastaroa biztanlego osoari dago irekia eta 2 asteko iraupena du: irailaren 16tik urriaren 9ra, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostegunera. Eskolak Koldo Mitxelena Institutuan izango dira.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagupenik izatea” eta “egunerokotasunean gerta daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun” irakatsiko dute, teoria eta praktika tartekatuz: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak…

Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituzten ikasleek, gainera, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango dute.

Ikastaroak 100 euroko prezioa du eta ikasle kopurua mugatua da eskolen kalitatea bermatu ahal izateko. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko 943 464622 telefono zenbakira dei dezaketeinteresdunek.