“Gelajauziak” ikuskizuna estreinatuko du Kukaik

dantza hirianKukai Dantza Konpainiak Cesc Gelabert koreografoarekin prestatutako Gelajauziak ikuskizuna estreinatuko du bihar eta hainbat emanaldi eskainiko ditu Dantza Hirian jaialdiaren baitan.

Bihar, hilak 13, Donostiako Konstituzio plazan egingo dute saioa 19:10ean. Baionan eskainiko dute hurrengoa irailaren 21ean, Merkatu plazan, 18:45ean eta Errenterian hilaren 29an izango da ikuskizuna, 19:00etan Zumardian.

Kukaik errenteriar guztiak gonbidatu nahi ditu lan berri hau ikusi eta eurekin gozatzera.