Udal Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du igandean

txistuUdal Txistulari Bandak ikasturteko lehenengo kontzertua eskainiko du datorren igandean, hilak 15, 12:45ean Xabier Olaskoaga plazan. Kontzertuan, txistularien errepertorioko ohiko doinuak izango dira entzungai: kalejirak, zortzikoak, alboradak… guztiak Xabier Vesgaren zuzendaritzapean.

Honakoa izango dute egitaraua:

  •  Demetrio Iriarteren Aurrera biribilketa
  •  Joxe Mari Gurrutxagaren Txokolo kontrapas luzea. Moldaketa Joxe Mari Altunak egina.
  •  Donostiako Aintzinako Himnnoa herri doinua. Moldaketa Jose Ignazio Ansorenak egina.
  •  Jose Ignazio Ansorenaren Botxo.
  •  Eusebio Basurtoren Fandango.
  •  Eusebio Basurtoren Ariñ-ariñ.
  •  Eduardo Gorosarriren Hiru Ataletako Alborada.
  •  Ramon Esnaolaren Ipañarrieta eta Goiko-Kale biribilketak. Armonizazioa Jose Ignazio Ansorenak egina.