Zabalik da, dagoeneko, udal antzerki tailerretan izena emateko epea

udal antzerki tailerrakKultura departamentuak, 2013/2014 ikasturterako heldu, gazte zein haurretzako antzerki tailerrak antolatu ditu.

Helduentzako 3 tailer mota bereiztu dituzte: hastapena, sakontze maila eta sorkuntza. Hastepenean arituko diren ikasleek asteazkenetan izango dituzte eskolak, 19:30etik 21:30era. Sakontze mailakoen ordutegia, berriz, astelehen eta ostiraletan, 19:30etik 21:00etara izango da eta sorkuntza landu nahi duten ikasleena, astearte eta ostegunetan 19:30etik 21:00etara.

Gazteentzako eskolak, hau da, 13 eta 16 urte bitartekoentzat, ostiraletan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Haurrak adinaren arabera egongo dira banatuta; 6 eta 8 urte bitartekoak larunbatetan elkartuko dira 10:00etatik 11:30era eta 9 eta 12 urte bitartekoak, 12:00etatik 13:00etara, egun berean.

Interesdunek urriaren 4ra arte eman ahal izango dute izena Kultura departamentuko 943 449634 telefono zenbakira deituta eta informazio gehiago udal antzerki tailerren web gunean aurki dezakete.