Hibaikako emakumezkoen taldeari harrera egingo dio Udalak bihar

Hibaika_2Denboraldi bikaina egin du Hibaikako emakumezkoen taldeak eta lehen aldiz, Kontxako Banderako Estropada jokatzea ere lortu du, bigarren postua eskuratuz bertan. Honegatik guztiagatik, harrera egingo dio Udalak bihar, hilak 20, Udaletxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:30ean.