Itzultzaile lanpostua behin-behinekotasunez betetzeko deialdia egin du Udalak

Udal komunikabidea 2013-09-20 | 0

udaletxeaItzultzaile-interpretari bat hautatzea helburu dituen oinarriak argitaratu ditu Udalak. Lanpostua behin-betikotasunez bete arte edo, beharrezkoa ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte.

Ondorengoak dira kandidatoek bete beharreko baldintzak, besteak beste:

  • Honako titulua edukitzea edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea: ingeniari teknikoa, unibertsitate diplomatua, arkitekto teknikoa, hirugarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea.
  • Euskarako 4. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea. Baldintza hau dagokion ziurtagiriaren bidez edo oposozio-garaian horretarako egingo den frogaren bidez egiaztatuko da.

Eskabideak, deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioarekin batera, Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira, irailaren 20tik urriaren 4ra, biak barne.

Oinarriak 2013ko irailaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte. Era berean, interesatuek Udaleko Informazio bulegoan edo ondorengo estekan ere eskura ditzakete:  Deialdiaren oinarriak eta eskaera eredua

No comments yet.

Utzi erantzuna