Bihar egingo dute iraileko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura

OLYMPUS DIGITAL CAMERABihar, hilak 24, asteartea, 18:30ean, izango da iraileko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura eta ondorengoa izango du gai zerrenda:

  1. Udalbatzak 2013ko ekainaren 11n (2. bilkura) eginiko ezohiko osoko bilkuraru eta 2013ko ekainaren 25ean eginiko ohiko osoko bilkurari dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.
  2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (575 zk.tik 875 zk.ra) Zinegotzi-ordezkarienak (1048 zk.tik 1250 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.
  3. Alkatetzak 2013ko abuztuaren 13an emaniko dekretuaren berri ematea, Asier Mujika Exaniz zinegotzia Oarsoaldea, S.A.n Udalaren ordezkari izateko izendapena indarrik gabe uzten duena.
  4. Proposamena: berrestea 2013-08-13ko Alkatetza dekretua. Errenteriako tokiko jaieguna urtero zein izango den proposatzen duena.
  5. Proposamen berrestea 2013-08-06ko Alkatetza-ebazpena, Errenteriako udalerrian bideak garbitu eta hri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko hasitako prozedura atzera botatzen duena. Kontratazio espediente berriari hasiera ematea.
  6. Proposamena: Errenteriako Hiri-garraio zerbitzu publikoa kontratatzea.
  7. Proposamena: Koldo Mitxelena plazaren behe solairuan kokatuta dagoen lokalaren bi zatiren (30,00 m2 eta 113,00 m2) aldaketa juridikoa onartzea.
  8. Bizitegirako hiri lurreko hainbat esparru finkatuetan kokatzen diren lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik bizitegirako aldaketa egiteko jardunak arautzen dituen Ordenantzaren 5. Aldakera eta Akats zuzenketa. Hasierako onespena emateko proposamena.
  9. Tomas Lopez kaleko 9. zk.an igogailua jartzeko obrak egiteko kaltetutako ondasun eta eskubiodeen desjabetza. Hasierako onespena emateko proposamena.
  10. Galdera-eskariak.