Pontikako erretiratuen elkartean ikasturte hasierako jaia egingo dute asteazkenean

Auzoak 2013-09-23 | 0

Etzi, hilak 25, asteazkena, Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteko ikasturte hasierako jaia egingo dute arratsaldeko 17:39ean.

2013-14 ikasturterako aurreikusitako ekintzei buruzko informazioa emango dute festan eta amaitzeko bingoa eta txokolatada izango dira bertaratzen direnentzat.

Era berean, interesdunek izen-ematea irailaren 23tik 27ra egin ahal izango dutela jakinarazi dute arduradunek, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara.

No comments yet.

Utzi erantzuna