50 taldek hartuko dute parte Futbol 7 Torneoan

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-09-24 | 0
futbol 7

Instalaciones Saizar taldea. XI. Futbol 7 Torneoko 3. faseko garaileak.

Hamabigarrenez antolatu du Kirol Patronatuak Futbol 7 Torneoa. Datorren igandean, irailaren 29an, hasiko da eta 2013-2014 denboraldi osoa iraungo du.

Urte hauetan zehar arrakasta handi lortu du torneoak eta horren erakusgarri da, edizio honetan eskualdeko 50 taldek, hau da 900 jokalarik, hartuko dutela parte. Antolatzaileek adierazi dutenez, gainera, zenbait talde kanpoan geratu da leku faltagatik eta erreserban utzi behar izan dituzte hurrengo edizio batzuetarako.

Orotara 3 fase jokatuko dituzte parte-hartzaileek, hamar taldeko bost multzotan banatuta. Lehenengo fasea, datorren igandean hasiko da eta honetan lortutako emaitzen arabera antolatuko dituzte hurrengoak.

Torneoa Beraungo eta Fanderiako belar artifizialeko futbol-zelaietan jokatuko da, igandero, 9:00etatikĀ  14:00etara. Partidak ikusteko sarrera doakoa izango da.

No comments yet.

Utzi erantzuna