Industrializazio garaiko emakumeen partaidetza mintzagai izango dute ostiralean

Emakumeen partaidetza industrializazioan Berdintasunerako Kontseiluak Errenteriako industrializazio prozesuan emakumeen partaidetzaren gaineko azken berriketaldia antolatu du ostiralerako, hilak 27.

Kontseiluak Errenteriako emakumeak industrializazio garaian nola bizi ziren jasotzeko interesa duten emakume guztiak gonbidatu nahi ditu berreketaldira eta garai hartako argazki edo dokumentuak eramateko eskaera ere egin die.

Bilkura Eresbilen izango da, Musikaren euskal artxiboan, 16:30etik 18:30era.