Antzerki tailerren inguruko bilera informatiboa egingo dute urriaren 4an

udal antzerki tailerrakKultura departamentuak, 2013/2014 ikasturterako heldu, gazte zein haurretzako antzerki tailerrak antolatu ditu eta  horien inguruko informazio zabalagoa emateko bilera bat deitu du, urriaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, Kulturguneko Entsegu Gelan (2. solairuan).

Egun hori izango da, hain zuzen, tailerretan izena emateko azken eguna. Inskripzioa Kultura Departamenduak Errenteria Hiria Kulturgunean dituen bulegoetan egin behar da goizeko 8:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek 943 44 96 34 telefono zenbakira deitu dezakete edo kulturgunea@errenteria.net helbidera idatzi.