Fitnessa kalera irtengo da larunbatean

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-09-26 | 0

Zumba“Fitness Eguna Kalean” egingo dute Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan, larunbatean, hilak 28, 17:00etatik aurrera.

Bi ordu eta erdiko iraupenarekin, gutxi gorabehera, Zumba, Body Combat eta Aeroattack jardueretako doako eskolak emango dituzte. Helburua da tarte atsegin bat pasatzea eta urritik aurrera udal kirol instalazioetan eskainiko dituzten jardueren berri ematea.

“Fitness Eguna Kalean” jardueran parte hartzeko nahikoa da, Galtzarabordako Kiroldegiaren harreran (943 449691) izena ematea. 

No comments yet.

Utzi erantzuna