Kaputxinoetako erretiratuen elkartearen jaia bihar izango da

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-09-26 | 0

Kaputxinoetako San Jose erretiratuen elkarteak bazkideei dei egiten die, bihar, hilak 27, ostirala, ikasturtearen hasiera dela-eta egingo den jaira joan daitezen. Jaia 18:00etan hasiko da.

Bertan ikasturte berrirako proposatutako ekintzei buruzko informazioa emateaz gain, bingoa izango da.

Jarduerak urriaren 1etik aurrera hasiko dira eta interesdunak elkarteko bulegora joan daitezke izena ematera hilaren 30ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna