Asteburu honetan amaituko da Listorretako informazio zerbitzua

informazio bulegoa ListorretaEkainaren 1etik Listorreta–Barrengoloia aisialdi eremuan eman duten informazio zerbitzua asteburu honetan bukatuko da. Dena dela, urrian zehar basozain eta udaltzainek gune horren erabilera publikoa kontrolatzeko zerbitzuak eskaintzen jarraituko dute.

Informazio zerbitzua udal enplegu planaren baitan kontratatutako bi teknikarik eskaini dute. Euren lana erabilera publiko, trafiko eta ingurune naturalaren alorrean indarrean dagoen araudia betetzea bermatzea izan da. Horrez gain, gunera bertaratzen diren bisitariei informazioa eman eta harrera egiteko zereginak ere gauzatu dituzte. Zerbitzua ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan eskaini dute, eta ordutegia nabarmen zabaldu da 2012, urtearekin alderatuta.

Aiako Harria eta Añarbeko zonan barrena zortzi bisita gidatu eta udako lau jarduera ere eskaini dituzte denboraldian zehar. Antolatzaileek adierazi dutenez, jende ugarik hartu du parte.