Fiarek berriro jarriko du informazio puntua Merkatuzarren

fiarebanner1Bihartik aurrera, eta asteazkenero, Oarsoaldeako Fiare Banku Etikoko taldeak informazio puntua jarriko du berriz ere Merkatuzarren , 19:30etik 21:00etara.

Arduradunek adierazi dutenez, Italiako Banca Popolare Eticarekin bateratu ondoren, 2014era begira proiektua indartzeko gogoz ekin diote ikasturte berriari: “Europa mailako banka etikoko proiektu bat lortzeko bidean gaude”.

Halaber, zera azaldu nahi izan dute: “proiektu hau osatzen dugun pertsona guztiek herritarren eskuetan egongo den banku baten eraikuntzan parte hartu nahi dugu: kreditoa jarriaz justiziaren alde, garapen lankidetzarako, baztertuta edo baztertze arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko, ingurumenaren jasangarritasuna bultzatzeko edo kooperatibismoa indartzeko. Hau guztia, irabazi asmorik gabeko eta guztien interesa helburu izango duen banku alternatibo baten bidez.