Irakurketa erakargarri egitea helburu duten tailerrak antolatu dituzte gurasoentzat

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Kultura 2013-10-01 | 0

Bularretik mintzora txokoaBularretik mintzora proiektuaren barruan, gurasoentzako hitzaldi-tailerrak antolatu dituzte Haur Liburutegian.

Pello Añorga idazle eta ipuin kontalariak gidatuko du lehendabiziko tailerra, bihar, hilak 2 Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburuak eta kontuak lagun izenburupean. Bigarrena, urriaren 9an eskainiko du Añorgak berak.

Ondoren etorriko dira Yolanda Arrietaren bi saioak, Zer egin liburuekin. Kontu kontari, azaroaren 12 eta 19an eta martxoaren 27an, Emozio hezkuntza eta haur literaturaz ariko da Juan Karlos Alonso, saio bakarrean.

Helburua haurren lehen urtetan liburu eta ipuinekin harremana bultzatzea da. Hala, 0-6 urte bitarteko haurren guraso, hezitzaile eta bitartekariei zuzenduta daude.

Hitzaldi-tailer guztiak euskaraz izango dira, Haur Liburutegian 17:30etik 19:30era eta bitartean haurrentzako ipuin kontalari bat egongo da liburutegian bertan.

Bularretik mintzora

Iaz jarri zuten martxan Bularretik mintzora proiektua Errenteriako Liburutegian Galtzagorri Elkartearen eskutik. Aurten ere, pasa den urtean ekindakoari jarraipena emateko, programa erakargarria prestatu dute hezitzaileak, gurasoak eta liburutegia uztartzen dituena.

Mari Jose Pascual liburuzainak azaldu duenez, formaziorako apostu sendoa egin dute eta bi lerro garrantzitsuren bidez antolatu dituzte irakurketa sustatzeko jarduerak: irakurketa klubak eta hitzaldi tailerrak.

No comments yet.

Utzi erantzuna