Villalba de Losara abiatuko dira Urdaburukoak Izarratik

urdaburuDatorren igandean, hilak 13, Artzaintzaren bidearen 6. etapa egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak.

Araba eta Burgosen ibiliko dira mendizaleak. Izarratik Villalba de Losara joango dira, Gibijo mendilerroa zeharkatuz. Ibilbidean Alto del Corral (841 metro) eta Arando (930 metro) mendiak igoko dituzte eta Nerbioi ibaiaren saltotik ere igaroko dira. Etapak 24,5 kilometro ditu eta 400 metro igo beharko dituzte guztira ibiltariek 6 ordutan zehar, gutxi gorabehera.

Izena emateko Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian elkarteak duen egoitzatik pasa beharko dira interesdunak edo 943 527879 telefonora deitu beharko dute bihar, osteguna, 20:00etatik eta 21:30era.

Autobusa 7:00etan irtengo da Iztietako autobus geltokitik.