Urdaburu Artia, Aumategi eta Mugarriluzeko gailurretatik pasako da larunbatean

urdaburuKantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 15. etapa antolatu du urriaren 19rako Urdaburu Mendizale Elkarteak. Ibilbidea Arantzazutik Marietako herrira izango da eta bidean Artia, Aumategi eta Mugarriluzeko gailurretatik pasako dira.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik eta zeharkaldia denera 6,5 ordukoa izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.

Izena eman nahi dutenek elkartera jo dezakete astearte eta ostegunean 19:30etik 21:30era, edo 943 527879 telefonora hots egin, ordutegi berean.