Nafarroa Oinez-era joateko autobusa antolatu dute

logoanafarroaoinezDatorren igandean, hilak 20, Nafarroa Oinez ospatuko dute Tuteran, Taupadaz bat egin! lelopean, bertako Argia ikastolak antolatuta.

Errenteriatik Tuterara joateko autobusa antolatu dute Langaitz eta Orereta ikastolek, Lau Haizetara elkarteak eta Gure esku proiektuak. 8:45ean irtengo da Zumarditik eta geldialdia egingo du Beraungo futbol zelaian, baita ere. Itzulera, berriz, 18:00etan izango da, Tuteratik bertatik.

Txartelak, Orereta eta Langaitz ikastoletan edo Lau-Haizetara elkartean daude salgai, 8 euroan helduentzat eta 5 euroan haurrentzat. Informazio gehiago nahi duenak 687 328838 telefono zenbakira deitu dezake edo nafarroaoinez13autobusa@gmail.com helbidera idatzi.

Antolatzaileek, bestalde,  euskararen aldeko festa honetara joatearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute, izan ere, “ezaguna baita Nafarroako Gobernuak euskararen, euskarazko irakaskuntzaren eta ikastolen aurka daraman politika”.