Bihar izango da irakurketa klubaren bigarren hitzordua

bularretik mintzoraBularretik mintzora programaren barruan, 6 eta 8 urte bitarteko haur eta euren gurasoentzako Irakurketa klubak antolatu dituzte Haur-Liburutegian. Irailean ekin zioten ekimenari eta bihar, hilak 17, izango da bigarren hitzordua 18:00etan.

Arduraduenk adierazi dutenez, klub hauen helburuak haur eta gurasoen artean irakurketa giroa sortzea, kalitatezko euskal bibliografia ezagutzera ematea eta liburuen gaineko iruzkinak bultzatzea dira.

Parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik Liburutegian izena ematea.