Bularreko minbizia izan duten emakumeen erakusketa larunbatetik aurrera

Bularreko minbiziaDatorren urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun horren harira, Marian Navarro estetika-zentroak (Bidasoa kalea, 13-15) Begiraidazu…ta zer!! izenburupean argazki erakusketa antolatu du geroz eta hedatuagoa dagoen gaixotasun hori pairatzen duten pertsonen alde bere ekarpena egiteko.

Larunbatean bertan egingo dute erakusketaren inaugurazioa estetika-zentroan, 12:00etan, eta urriaren 27ra arte izango da ikusteko aukera. Beratn, erakutsiko dituzten argazkiak David Viz errenteriarrarenak dira.

Navarrok adierazi duenez, erakusketa honen bidez, indarra helarazi nahi die gaixotasun hau jasaten duten pertsonei eta gaixotasunak duen alde ezkorra ezabatu, “edonork pairatu baitezake”. Horregatik, argazkietan pertsona hauek duten indarra, energia eta adorea erakusten saiatu direla esan du.