Kanpaina erraldoi baterako boluntario bila dabil Gipuzkoako Elikagaien Bankua

logo9X9NewEgoera onean dauden elikagaiak jaso eta beharra dutenei banatzeaz arduratzen da Gipuzkoako Elikagaien Bankua (GEB) eta horixe da, azaroaren 29 eta eta 30ean egingo duena.

Egun horietan, Errenterian eta Gipuzkoako beste 28 herritan, elikagaiak jasotzeko kanpaina erraldoia egingo dute, 48 estabezimendutan orotara. Horretarako, baina, boluntario gisa aritzeko herritarren laguntza behar dute. Txaleko bereizgarriak jantzita, merkataritza-gunean sartzen direnei poltsa bat eskaini beharko die boluntarioak janariarekin bueltatzera gonbidatuz. Poltsa horiek jaso beharko dituzte ondoren, eta horretarako egokitutako ontzietan ipini.

Hiru txanda antolatu dituzte lanerako: 10:00etatik 14:00etara, 14:00etati, 18:00etara eta 18:00etatik 22:00etara azkena.

Lan honetan Elikagaien Bankuari lagundu nahi dioten pertsonek hala jakinarazi beharko dute bagcolectas@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz, urriaren 30 baino lehen . Mezuan, izen-abizenak, telefono zenbakia eta boluntario gisa aritzeko herria ere zehaztu beharko dute. Informazio gehiago nahi duenak 943 493433 telefono zenbakira ere dei dezake.