Aparkaleku eta autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Santu Guztien Egunean

Gaztelutxoko hilerri zaharra
Gaztelutxoko hilerri zaharra

Udaltzaingoak herritarrei jakinarazi nahi die Santu Guztien Eguna dela-eta hainbat neurri hartu dituztela trafikoaren eta aparkalekuen inguruan. Horrela, erabaki dute, urriaren 31tik azaroaren 1era, hilerriaren ondoko Egiburuberriko Industrialdera sartzeko lerroetako bat prestaturik geratzea hilerrira dozaen ibilgailuak aparka dezaten.

Autobusen zerbitzu bereziak

Bestalde, hilerrira joateko autobusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte, ostiralean. Hala, Tulle kaletik ordu erdiro abiatuko da, 9:15etik 13:15era goizez eta 15:15etik 17:45era arratsaldez. Zentolenetik ere 30 minuturo irtengo da autobusa, kasu honetan, 9:25etik 13:25era eta 15:25etik 17:55era.

Ibildea honakoa izango du: Tulle, Galizia plaza (niessen merkataritza gunea), Zumardia (Batzokia), Gaztelutxo biribilgunea, Agustinetako etorbidea (eliza), Agustinetako etorbideko 15. zenbakia, Gurutzearen alabak ikastetxea eta hilerria.

Halaber, U7 autobusa igande eta jai egunetako ordutegi eta ibilbidean ariko da.