Inoiz baino lan gehiago aurkeztu dituzte Film Laburren Lehiaketara

Film laburren lehiaketaGuztira 156 film labur aurkeztu dituzte, aurten, hemezortzigarrenez Kultura Departamentuak antolatu duen “Errenteria Hiria” Film Laburren lehiaketara.

Horietatik guztietatik, 27 izan dira lehiaketa faserako  epaimahaiak hautatu dituenak baina Kultura departamentutik adierazi dutenez, eta sailkatuen zerrendatik kanpo geratu arren, aurkeztutako lan guztiek izango dute  lau sari irabazteko aukera: zuzendaritza onenari saria, gazte saria ( 16 eta 25 urte bitartekoentzat) aktore onenari saria eta aktoresa onenari saria.

Hautatutako lanak azaroaren 8 eta 9an erakutsiko dituzte eta hurrengo egunean, azaroaren 10ean, izango da sari banaketa saritutako lanen proiekzioarekin. Emanaldiak Niessen zinemetan izango dira eta 19:30ean hasiko dira hiru egunotan.

Ondorengoak izan dira, sailka banatuta, aukeratutako filmak:

Film labur dokumental onenaren sarirako hautagaiak:

  • Hondo Mojave. Zuzendaria: Diego Cabezas.
  • Ciudadano Torralba. Zuzendaria: Suso Hernandez.
  • Birjinianori bisita. Zuzendaria: Mikel Herrera.
  • Un hombre que escribe. Zuzendaria: Carlos Hernando.

Animaziozko film labur onenaren sarirako hautagaiak: 

  • Mirage. Zuzendaria: Iker Maidagan.
  • Cousas de meigas. Zuzendaria: Ivan Fernandez.
  • Origami. Zuzendaria: David Pavon.
  • Sangre de unicornio. Zuzendaria: Alberto Vasquez.

Euskarazko film labur onenaren sarirako hautagaiak: 

  • Hamaiketakoa. Zuzendaria: Telmo Esnal.
  • Eta orain zer egingo dugu?. Zuzendaria: J.C. Gurrutxaga.
  • Arconada. Zuzendaria: Asier Urbieta.
  • Bosgarren segmentua. Zuzendaria: Ander Parody.
  • Birjinianori bisita. Zuzendaria: Mikel Herrera.
  • Zure bizitza. Zuzendaria: Koldo Agirre.

Oarsoaldeko film labur onenaren sarirako hautagaiak:

  • La tercera guerra. Zuzendaria: Jon Mendizabal.
  • Zure bizitza. Zuzendaria: Koldo Agirre.
  • Atraco a mano desarmada. Zuzendaria: Mikel Perez Lopez.

Fikziozko film labur onenaren sarirako hautagaiak: 

  • Pipas. Zuzendaria: Manuela Moreno.
  • Robin y Robin. Zuzendaria: Maria Perez.
  • España is different. Zuzendaria: Salvador Guerra.
  • Revenge. Zuzendaria: Miguel A. Postigo.
  • Formen fila. Zuzendaria: Raul Mancilla.
  • Mi ojo derecho. Zuzendaria: Josetxo Linares.
  • No hace falta que me lo digas. Zuzendaria: Manu Montejo.
  • Irrompibles. Zuzendaria: Luis Grajera.
  • T’Adhib. Zuzendaria: Raquel Bedia.
  • La autobiografía. Zuzendaria: Julio Fraga.
  • Bingo. Zuzendaria: David Torpin.
  • El otro lado de la puerta. Zuzendaria: Maria Soriano.