Halloween ospatuko dute udal kirol instalazioetan

halloween-6Datorren ostegunean, hilak 31, Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietara mozorrotuta bertaratzen diren haur ikastarogile guztiek opari txiki bat izango dute zain harreran. Horrez gain, igeriketa ikastaroetan jolasak egingo dituzte eta baita Funky klase berezi bat ere.

Helduentzat, ordea, “beldur klaseak” antolatu dituzte: “Sh’bam klase berezia eta Body Combat klase tematikoa zonbientzat”.

Animatzen direnentzat, gainera, mozorro lehiaketa izango dela adierazi dute arduradunek.