Ibilbide parte-hartzaile batek Errenteriako industrializazio prozesua erakutsiko die emakumeei

Industrializazioa eta emakumeakIragana eta oraina geroan gal ez daitezen, emakumeei zuzendutako bisita gidatu parte-hartzaile bat proposatu du Berdintasunerako Kontseiluak datorren ostiralerako, hilak 8.  Ibilbideari Udaletxeko arkupetatik ekingo diote arratsaldeko 17:00etan eta bereziki Errenteriako industriaren bilakaeran emakumeek bete zuten paper garrantzitsuari buruz arituko dira.

Errenteriako alde zaharretik eta antzinako industria guneetatik pasako den ordu eta erdiko ibilbibidea prestatu dute “herriko altxorretan erreparatuz, gozatuz, eta aldi berean bisitariek leku hauetako bakoitzean kontatzeko dutena entzunez”.

Gidari lanetan Lierni Gartzia errenteriarra ariko da .