21 jarduera gehiago prestatu dituzte Galtzaraborda eta Fanderian

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2013-11-04 | 0

Body combatAzaroa berrikuntza ugarirekin hasi da udal kiroldegietan; izan ere, handitu egin dute “Kirolkide Ekintzak” egitasmoan sartutako ekintza eskaintza. Hala, erabiltzaileek aukera izango dute prezio bera ordainduta eskola gehiago eta anitzagoak jasotzeko.

Fanderian GAP praktikatzeko ordutegi berriak jarri dituzte, astelehen eta asteazkenetan 8:30ean. Pilates eta body combat ostiraletan 9:15ean eta 10:00etan egin ahal izango dute interesdunek hemendik aurrera. Eguerdietan, ordea, ciclo indoor eskolak programatu dituzte, astelehen eta asteazkenetan 15:30ean, eta ostegun arratsaldetan 20:15ean jarduera berri bat barneratu dute: Sh´Bam dantza. Azkenik, ostiraletan 19:00etan tonifikazioa izango da.

Galtzarabordan, bestetik, uretako eskola berriak antolatu dituzte: aquafit egiteko aukera astelehen eta asteazkenetan izango da 8:30ean, eta aquarunning, astelehen eta asteazkenetan 9:15ean. Eguerdietan pilates eta tonifikaziorako jarduerak prestatu dituzte astearte eta ostegunetan, 13:45 eta 14:30ean, hurrenez hurren, eta body combat eta Sh´Bam dantza astelehen eta azteazkenetan 14:30ean. Arratsaldetan, berriz, stretchinga astelehen eta asteazkenetan, 19:45ean, eta circuit traininga astearte eta ostegunetan 20:30ean. Body combat eta Sh´Bam dantza eskaintza ere handitu dute. Larunbat goizetan, adibidez, Sh´Bam dantza egin ahal izango du nahi duenak 11:45ean.

Hortaz, guztira 21 eskola gehitu dizkiete joan den hilabeteko asteroko 161 orduei . Kirol Patronatutik, gainera, erabiltzaileei gogorarazi nahi diete tarifa bakar bat ordainduta jarduera guztietan parte har dezaketela, mugarik gabe, bai Galtzaraborda eta baita Fanderiako udal kiroldegian ere.

Harpidetza orokorra duten pertsonek “Kirolkide Ekintzak” egiteko 27,36 euro ordaindu behar dituzte hilean, eta igerilekurako harpidetza dutenek, berriz, 41,88 euro.

Argibide gehiago Galtzarabordako harreran (943 449690) eta Fanderiakoan (943 344423) eskura ditzakete interesdunek eta baita Udal Kirol Patronatuaren web orrian ere.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna