Malandain Ballet Biarritzek entsegu publikoa egingo du Kulturgunean

Malandain Ballet BiarritzMalandain Ballet Biarritzek Cendillon bere azken lanean oinarritutako entsegu publikoa eskainiko du datorren asteazkenean, hilak 13. Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, elkarlanean prestatutako dantza sensiblizazioaren programaren barruan kokatzen den ikuskizuna,  Kulturguneko 2. solairuko Entsegu Gelan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Sarrera  doakoa da baina aforoa mugatua denez, interesdunek izena eman beharko dute dantza@kukai.info helbide elektronikora mezua bidaliz.

Ondoren, azaroaren 15 eta 16an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian emango dute ikuskizuna.