Udalak hobariak eskainiko ditu udal kirol instalazioetako tasetan

Galtzarabordako kiroldegia2013rako ekitaldirako Errenteriako Udalean onartutako Ordenantza Fiskalen arabera, dagoeneko irekita dago Errenteriako udal kirol instalazioetan eskaintzen diren zerbitzuetan hobariak eskatzeko epea.

“Helduentzako abonamendu orokor gizabanakoan” (18 urte edo gehiago eta 65 urte baino gutxiago), “familia-abonamendu” (igerilekukoa edo orokorra) eta ikastaroetan hobaria %50ekoa da harpidetzaren edo harpidetzaren titularrak ordaindutako ikastaroaren kostean.

Eskatzaileak, betiere, hiru baldintza bete beharko ditu. Alde batetik, Errenterian erroldatua egon beharko da abonamendua indarrean dagoen bitartean edo ikastaroa egiteko garaian. Bestetik, enplegu eskatzaile gisa legez izena emanda egon beharko da eta langabeziari dagokion saria edo laguntza agortua eduki beharko. Gainera, 2013ko zerga-ekitaldian indarrean dagoen langabeziaren inguruko aparteko sariren bat jaso beharko du, esaterako, Langabezia Babesteko Denboraldiko Programa eta Birgizarteratzea (PRODI), Gizarteratzeko Errenta Aktiboa (RAI) edota Lanbidean Birkualifikatzeko Programa (PREPARA Plana) edota antzekoak.

Hobariak eskatzeko epea azaroaren 20an amaituko da, horretarako Errenteriako Udal Kirol Patronatuak (943 449691) Galtzarabordako kiroldegian dituen bulegoetan eskaera entregatu beharko dute, bulego ordutegian, hau da, 9:00etatik 14:00etara.  943.44.96.91.