Kantujira egingo dute txistulariek tronpeta ikasleekin batera larunbatean

txistuBihar, hilak 9, Udal Txistulari Bandak, Errenteria Musikaleko tropeta ikasleek lagunduta, kantujira bat egingo du 12:00etatatik aurrera.

Era berean, eta ohiko denez, herriko auzo batean ibiliko dira txistulariak igande goizean. Aste honetan, hain zuzen,  Galtzaraborda auzoko kaleetan  ariko dira eta ibilbidean, Federiko Kortoren Zortzikoa eta Sabin Bikandiren Artekale zortzikoak joko dituzte.