Bilera antolatu du Udalak Lartzabalen asteazkenerako

Luisma Diez Hirigintza zinegotziak Lartzabalgo bizilagun guztiei dei egiten die, asteazkenean, hilak 13, bertako Auzo Elkartean arratsaldeko 19:00etan izango den bilerara bertara daitezen.

Zinegotziak jakinarazi duenez, bertan elkarte, etxebizitzak eta biribilgunearen arteko espazioa hobetzeko proposamenak landuko dituzte. Honekin batera, gainera, egungo Auzo Elkarteko lokalaren egoera eta “Haritza” auzo elkarte berria ere aurkeztuko dituzte.