“Enfoka2” argazki erakusketa jarri dute Xenpelar Etxean

cartelErrenteriako Argazkilaritza Taldeak antolatuta, gaurtik aurrera, Enfoka2  argazki erakusketa egongo da ikusgai Xenpelar Etxean.

Erkusketa hilaren 20ra arte egongo da bertan eta interesdunak, asteartetik larunbatera joan ahal izango dira 17:30etik 20:30era.

Errenteriako Argazkilaritza Taldea argazkilaritzarekin lotutako ekintza eta jarduerak sustatu nahi dituen erakundea da eta arduradunek adierazi dutenez, erakundearen partaideek egindako lanak erakusteko helburuarekin antolatu dute erakusketa hau.