Gaur hasiko da Mikelazuloren Herrien Astea

Herrien asteaMikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta Herrien astea ospatuko dute Errenterian gaur hasi eta igandera arte.

Egitarau zabala prestatu dute horretarako: hitzaldiak, herriko alde zaharrean egingo duten bisita, mural-mosaikoa edo afari saharauiarra. Asteari Metrokoadroka kolektiboaren Poza antzezlanak emango dio amaiera.

Egitaraua:

Azaroak 12

  • 19:30ean Mikelazulon: Kapitalismoa, emakumea eta bizitza.Hizlaria: Maria Jesus L´hoeste (El Congreso de Los Pueblos. Colombia)

Azaroak 13

  • 19:30ean Mikelazulon: Elikadura burujabetza. Hizlaria: Cintia Esmalde González (Coordinadora Latinoamericana de Organizaciones Campesinas – Via Campesina. Paraguay)

Azaroak 14

  • 16:30ean: Gure herriko historia : Begirada osatuz! . Beste kultura eta historiatik etorritako lagunekin ibilbidea herriko parte zaharraren barrena, J.M. Carrerek lagundurik. Parte hartzea irekia da.

Azaroak 15

  • Laguntasunaren eta aniztasunaren mosaikoa: Herriko artista talde batek, astean zehar, mural-mosaiko bat egingo du, Lampedusako katastrofearen harira. Mosaikoa Alamedan egingo dute Ikastolaren alboan. Ostiralean amaituko dute.

Azaroak 16

  • 20:30ean mosaikoaren aurrean: Lampedusa salatuz! Ekitaldia.

Azaroak 16

  • 21:30ean Txintxarri elkartean: Saharauiar Afaria

Azaroak 17

  • 19:00etan Kulturgunean: Poza antzerki lanaren emanaldia.