Eskualdeko haurrentzat pintura lehiaketa antolatu dute Fanderian

Fanderiako errotaFanderia auzoko Batzorde Kulturalak “Errenteriako IX. Pintura eta Marrazki Lehiaketa Haurrentzat” antolatu du datorren iganderako, hilak 17.

Lehiaketa eskualde mailakoa izango da eta beraz, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia diren 3 eta 14 urte bitarteako haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaileak goizeko 10:00etan egon beharko dira Fanderia auzoko errota ondoan. Antolatzaileek adierazi dutenez, bertan zigilatutako lamina emango diete. Era berean, oihala ere zigilatuko diete modalitate hau aukeratzen dutenei.

Lanak, Fanderia eta Gabierrotan egin ahal izango dituzte.

Pintura eta marrazki lehiaketaren oinarriak