Errenteria eraldatuko duten proiektuen aurkezpen ekitaldia izango da azaroaren 23an

KartelaErrenteriako alkate Julen Mendozak, 2025 Plan Estrategikoko prozesu parte- hartzailetik eratortzen diren eta Errenteria eraldatuko duten ildo estrategikoen aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi ditu herritarrak. Datorren azaroaren 23an izango da hori, larunbatarekin, 11:00etatik aurrera Merkatuzarren.

Bertaratzeko asmoa dutenek hala baieztatu beharko dute, lehenbailehen, 943 449611 telefono zenbakira deituta edo alkatetza@errenteria.net helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Gonbidapen honekin alkateak herriaren eraldaketaren parte izatera animatu nahi ditu errenteriarrak. Era berean, gaian gehiago sakondu nahi duenak, orain arte egindako lana www.errenteria2025.net web orrian aurki dezake.