Igeriketa-lehiaketa dela-eta Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbata goizean

Galtzarabordako kiroldegiaLarunbatean, hilak 30, igeriketa-lehiaketak jokatuko dituzte Galtzarabordako udal kiroldegiko igerilekuan eta horrenbestez,  itxita egongo da jendearentzat eguerdiko 13:00ak arte.

Kiroldegiko igerilekuan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian burutuko dituzte, ordutegi berean. Jaio berrientzako ikastaroak, ordea, ohiko leku eta ordutegian emango dituzte.

Kirol Patronatutik, bazkide eta gainontzeko erabiltzaileei gogorarazi nahi diete Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dutela egun osoan eta Galtzarabordako gainontzeko instalazioa irekita egongo dela ohiko ordutegian.