“ADN Kreaktiboa”ren aurkezpen ekitaldian lau herritarrek egindako hitzaldiak ikusgai

ADN kreaktiboa aurkezpena_20Azaroaren 23an Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren prozesu parte-hartzailean sortutako proiektuen aurkezpena izan zen Merkatuzarren.

Mendozak azaldu zuenez, urtebetean 44 bilera egin dituzte guztira eta “kultura, enpresa, sindikatu, arte eta finantza mundutik datozen 268 herritarrek parte hartu dute berauetan”. Horiek aurkezteaz, ordea, lau herritar arduratu ziren.

Hitza hartzen lehenengoa Maider Gonzalez Gurutze Gorriko kidea izan zen. Berak solidarioa, aktiboa, kohesionatutako eta integratzailea den hiri baten gaineko hausnarketa egin zuen. Kultura, sormena eta ikaskuntzaz, Jon Bagues Eresbileko zuzendaria aritu zen, ondoren. Hirugarren hizlaria Erme Pedroso izan zen. Bera Albaolako kidea da eta bere hitzaldian bizi, lan egin eta gozatzea ahalbidetzen duen herriaz hitz egin zuen. Herritarren txandarekin bukatzeko Jon Bengoetxea Tumaker-en sortzaileak, gizakian pentsatutako ekonomia bultzatzearen gaineko bere hausnarketa azaldu zuen.

Honakoak dira euren hitzaldien bideoak:

Maider Gonzalez ADN Kreaktiboaren aurkezpen ekitaldian from ADN ERRENTERIA on Vimeo.

Jon Bagües ADN Kreaktiboaren aurkezpen ekitaldian from ADN ERRENTERIA on Vimeo.

Erme Pedroso ADN Kraktiboaren aurkezpen ekitaldian from ADN ERRENTERIA on Vimeo.

Jon Bengoetxea ADN Kreaktiboaren aurkezpen ekitaldian from ADN ERRENTERIA on Vimeo.