Udaltzain eredu berria aurkeztuko du Udalak

Auzoko udaltzainaUdaltzaingo ereduaren kontzeptu berria lantzen ari da Udala eta zentzu horretan sortu dute Auzoko udaltzaina.

Julen Mendoza alkateak azaldu duenez, helburua herrian kalitatezko udaltzaingoa izatea da, “herritarren zerbitzura jarrita, proaktibo eta prebentiboa, herritarrengandik hurbil dagoena eta haiekin inplikatua, hurbilekoa eta beste instantzia batzuekin koordinatua egongo dena”.

Eredua, datozen urteetan inplementatu eta hobetzen joango den prozesu moduan planteatu dute. Erronka hori lortzeko, ordea, “behar-beharrezkoa da herritarren parte-hartzea” alkatearen esanetan. Horregatik deitu nahi ditu gizarte eremuko eragile, auzo elkarte, emakume eremuko eragile eta jubilatu elkarteak  datorren asteazkenean, hilak 11, arratsaldeko 17:30ean, Merkatuzarren egingo duten bilerara.