Giro paregabean egin zituzten zola itxurako grabatuak Oarsoaldeko Irrien Lagunek

Oarsoaldeko Irrien Lagunak ekimenak Zolagrafia tailerra prestatu zuen azaroaren 23an. Orotara, 85 familia bildu ziren Merkatuzarren linoliozko materialarekin zola itxurako grabatuak egiteko.

Ekintza antolatzeko Leire Mazizior eta Txokolarteko lagunak izan zituzten laguntzaile eta antolatzaieen esanetan, “primeran pasa zuten eta arratsalde zoragarria igaro zuten”.