Hirian bizikletaz ibiltzen ikasteko doaneko bi ikastaro emango dituzte abenduan

Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana 2013-12-10 | 0

Bizikleta ikastaroaErrenteriako Udalak bizikleta erabiltzea bultzatuko du garraiobide gisa. Hori dela-eta, Txita garraio iraunkorrerako enpresarekin batera eta Euskal Energiaren Erakundearekin (EEE) babesarekin, doaneko bi ikastaro emango ditu bizikletaren erabileraren eta bideetan zirkulatzeko tekniken gainean: abenduaren 14an izango da lehendabizikoa eta hilaren 28an bigarrena.

Helburua da bideetan zirkulatzean segurtasuna eta konfiantza hobetzea, eta bide batez, bizikletaren erabilera baliagarriagoa eta atseginagoa izatea.

Ikastaroak Xenpelar kaleko Reina aretoan hasiko dira 11:00etan, ordu bat eta erdi eta bi ordu arteko iraupena izango du, eta, batez ere, ikastaro praktikoa izango da. Bizikleta erabiltzen gutxieneko esperientzia eta trebetasuna beharko dira eta bertaratzen den bakoitzak bere bizikleta eraman beharko du ikastaroan parte hartu ahal izateko.Gainera, aurretiaz izena eman beharko dute interesdunek 943275585 telefonoan edo info@txita.com helbide elektronikoan, ikastaroa abenduaren 14an edo 28an egin nahi duten zehaztuz.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna